Zaintzaileentzako sari bat hitzeman du Macronek

2020ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak atzo jakinarazi zuen etxeko zaintzaileek 1.000 eurorainoko saria ukanen dutela, pandemia garaian «ezkutuan eta baldintza zailetan» aritu direla argudiatuta. Zaintzaileek departamenduen tutoretzapean egiten dute lan, eta estatuak 80 milioi euroko laguntza isuriko die departamenduei horretarako. Estatuaren diru laguntzaz gain, departamendu bakoitzak beste 80 milioi euro baliatuko ditu COVID-19 saria banatzeko: guztira 160 milioi euroko zorroa osatuko dute zaintzaileei banatzeko.

320.000 langilek jasoko dute prima —horietarik %97 emakumeak dira—, abenduan «berantenez». 1.000 eurokoa izaten ahalko da gehienez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.