GAKOAK

2022ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
1. Zer. Errepide azpiegiturak erabiltzeagatik tasa bat ezarriko zaie 3,5 tonatik gorako ibilgailu arinei eta astunei.
2. Non. A-12 Sakanako autobidean, A-1 autobidearen Nafarroako 13,7 kilometrotan; A-15 Leitzarango autobidean; A-68 Ebroko autobidean; eta Iruñea eta Behobia arteko N-121-A errepidean.
3. Nori. Tasa ezartzeko orduan, pisuaren arabera bi motatako ibilgailuak bereiziko dituzte:3,5 tona eta 12 tona artekoak, eta 12 tonatik gorakoak.
4. Zenbat. Legeak ez du zehazten zenbateko tasa ordaindu beharko duten. Zenbatekoa kalkulatzeko aintzat hartuko da zenbat kilometro egin diren eta azpiegitura zenbat narriatu den. Orotara, urtean 45 milioi euro inguru bildu nahi dira.
5.Noiz. Legea orain sartuko da indarrean, eta Nafarroako Gobernuaren esku geratuko da noiz jarri. Beranduenez, 2023ko abenduaren 31rako egin beharko du.
6. Nola. Ez da ordainlekurik jarriko. Ibilgailuek TAG gailu bat izan beharko dute, edo modu telematikoan erregistratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.