Independenteak kexu, aintzat hartu ez dituztelakoan

2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Alkate independenteakkexu agertu dira Eudeleko Batzar Orokorrean. Izan ere,Inaki Irazabalbeitia Alkizako (Gipuzkoa) alkateak salatu du ez dituztela independenteak kontuan hartu Batzorde Eragilea osatzeko orduan, eta gogorarazi du Euskal Autonomia Erkidegoan «mordoxka bat» direla alkatetza independenteak dituzten udalak.

Kritikatu duenez, «alderdi politiko nagusiek kozinatu» dute Batzorde Eragilea nola osatu, eta beren hautagaiak jarri dituzte kargu guztietan; «karguak partitu dituzte hautagaitza independenteak albora lagata», adierazi du Irazabalbeitiak. Horregatik, hautagaitza independenteetako ordezkari ugarik abstentziora edo ezezko botora jo dute, argudiatuta ez direla «ordezkatuta sentitzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.