Giza arrazoiak argudiatzeko iradokizuna
Espainiako Auzitegi Nazionalak Joseba Arregi euskal presoari emandako hirugarren graduaren kontra egin zuen herenegun. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen esanetan, ordea, ebazpen berean, auzitegiak «iradoki» du eskaera «arrazoi humanitarioengatik» egiteko, Arregik 76 urte baititu.
Sailburuak ez du Arregiren hirugarren graduaren aurkako erabakia baloratu, baina esan du lanean ari direla gradu progresioen inguruko txostenak «zehatzago» osatzeko, kontrako ebazpenik ez jasotzeko.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.