Guantanamoko torturak, lehen aldiz auzitegi batean
AEBetako Gobernuak Guantanamon (Kuba)daukan atxilotze zentroan preso egondako pertsona batek estreinakoz kontatu ditu CIAren agenteek egindako torturak,AEBetako auzitegi baten aurrean. The New York Times-en arabera, Majid Khanek deklaratu zuen, herenegun, behin baino gehiagotan jo zutela, eta sexu erasoak egin zizkiotela. «Uste nuen hil egin behar nuela». Aitortu zuen «haluzinatuta eta izututa» zegoela CIAk erabiltzen zituen teknikekin.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu