begona del teso
EPPUR SI MUOVE

Odolez eta tintaz tatuaturiko zinema

2021eko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Zinemarekikoa hainadikzio basa gerta daiteke, hain gozoa bere esklabo, morroi, mirabe izatea suertatu, ezen bilaka daiteke askok larruazalean tintaz eta odolez berresten duten infernu gorenetan dagoen Jaun —Andrea, akaso? Ziurrenik bai— beldur/ikara/izu/ garri horrekin sinaturiko hitzarmena.

Txantxa gutxi, serio ari gara. Serio oso, baina fisika kuantikoak baino gehiago, beste zientziek, beste filosofiek, beste erlijioek ezagutzen, neurtzen, antzeman ez ditzaketen dimentsio ezezagunetatikari gara berbetan. Dimentsio horietan, zendu berri den Franco Battiato hizketan dabil, Tarot karten bitartez, Alejandoro Jodorowski azti definiezinarekin. Jodorowskik nor eta Beethoven antzeztu zuen Francok berak sinaturiko balentria sinesgaitz, extravaganza neurrigabe batean. Musikanten zuen izenburu, eta bertan, telebistarako lan egiten duen emakume gidoigile bat obsesionatu egiten da musika jigante anker horrekin. Ezin burutik kendu, ezin bihotzetik kendu, ezin erraietatik kendu. Hain da larria eta eztitsua bere obsesioa ezen, azkenean, Ludwigbizitzara bueltatzen baita...

Inork ez zion kasu handirik egin pelikulari, baina gaur, zinemarekiko mendekotasun deliziosoan garen batzuk harridurazeta Jodorowskik barrenetan dituen mila demonio horiek harturik, gur egiten diogu. Jodorowski, Arrabalen eta Toporren lagun eta kide, izan da marrazkilari, izan da antzerki gizona,izan da zinemagilea; izan da denok gustura eta belauniko ikusiko genukeenFrank Herbertek idatziriko Dune-ren bertsio surreal eta surrealista harenerdi autorea. Izan ere, amestu bai baina filmatuezin zuen filmatu.

Artista txiletarra,ilunabarreko izaki eta demonioa gurea, izan da Marilyn Mansonen musikariaren inspirazioa. Nolako maisua, halako ikaslea…

Nicolas Winding Refnen zinema ere sorgindu du Parisen urteak eman dituen eroak. Drive,Only God Forgives edo The Neon Demon gauzatu dituen Danimarkakosortzaileak behin baino gehiagotan eskaini dizkio bere lanak Alejandrori. Nicolas ere, zinemaren mirabe hutsa baita, mugarik onartzen ez duten zeluloidezko erronketako maisua da. Pasa den asteburuan estreinatu zen Hego Euskal Herrian —kopia ezin hobeetan— 2009an filmatu zuen Valhalla Rising. Patuak ez zuen lagundu begiz jotako atrebentzia hau. Lurrean arrastaka bizirik (edo) irauten duten horiek bizkarra, lepoa, atzea eman zioten pasatako garaietan. 5,7 milioi dolar kostatu zuen Valhalla horrek, 31.000 baino ez zuen, ordea, egin zinema aretoetan.Hala ere, zuek segituan harrapatuko duzuen modura, bada film hau halabeharra eta betebeharreko zoria larruazaleantatuatua duen Herzogen eta Kinskiren Lope de Aguirreren anaierdi baten inguruko gogoeta garratza; erretratu panteista, animista. Eskozian da filmatua, natura baino existitzen ez den paisaietan;odolez eta lokatzaz da tindatua. Hitzik kasik ez da. Zertarako?Gurutzea, ezpata, aizkora eta eskuak arma darabiltzaten horiek ez dute hitz handien beharrik. Bergman, Fellini, Jodorowski bera, Lisandro Alonso eta Viggo Mortensenen Jauja, eta antzeko izen potoloak erabili izan dira, egun, gure karteldegiaren gailurrean den film hauulertu eta sailkatu nahian. Alferrik. Ez baitago Valhalla sailkatzerik.

Aukera bakarra dago: letra horiek gure larruazalean, gure burmuinean zizelkatu eta filmaren arte zuzendariak zabor poltsa beltzekin sortutako itsasoan murgildu. Betirako. Zinemarekiko adikziotik inor ez baita inoiz sendatzen. Ezta sendatu nahi ere.

Odol Tinta zuen izena Donostiako San Jeronimo kaleko harrizko kriptan gauak eman ondoren, Bilboko Zabalgune plazarako bidea hartu zuen erakusketak. Bertan, 24 neska marrazkilarik omendu egiten zuten banpiroa, lapitza tatuatzeko orratza balitz bezala erabilita.

Ez baita markarik uzten ez duen adikziorik, hormetan zein paperetan. Zainetan, ezpainetan... sorbaldan. Donostiako Larrotxene kultur etxea aspaldi da mugitzen den irudiak seko jota daudenen bilgunea. Bilgune berezia non ezina ez den. Eta baldin bada, hobeto, handiagoa, beteagoa, odoltsuagoa izango baita borroka. Larrotxenen izan dira irakasle zinemaren euskal maisu handienak. Eta ikasle, euskal zinemaren etorkizuna kamera aurrean duten hainbat. Ekoiztetxeak eta guzti sortu izan dira bertan. Esaterako, By the Beach. Hain zen handia bertakoenzoramena ezen logoa larruazaleantatuatu zuten. Ederra oso, Coen anaien Barton Fink-en agertzen den afixa: neska bat hondartzan, Kaliforniako hareetan eguzkitako baten azpian. Film labur eskukada polita burutu dute By The Beachekoek. Suedian ere izan dira ikusgai. Zinemarekiko grinak ez du atertu. Eta tatuajea ez da ezabatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.