Iratxe Sorzabal Espainiaratu izana salatu dute Irunen

2022ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo Espainiaratu zuten Iratxe Sorzabal euskal presoa, Espainiako Auzitegi Nazionalean otsailaren 7an eta 8an izanen duen epaiketarako. Reauko (Frantzia) espetxean zegoen, Euskal Herritik 925 kilometrora, eta Madrilen edukiko dute orain, behin-behinean, epaiketa bururatzen den arte. 1996an Gijonen (Asturias, Espainia) ETAk eginiko atentatu bat leporatuta dute auzipetua.

Espainiaratu izana eta heldu den epaiketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Irungo San Juan plazan (Gipuzkoa), Iratxeren Lagunak taldeak deituta.

2020ko abenduan Parisko Dei Auzitegiak atzera bota zuen Sorzabalen aurkako euroagindu bat, presoak salaturiko torturei sinesgarritasuna emanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.