Noiz sortua: 2019-02-07 00:30:00

Lehen epaian errudun jo dute Cabezudo

Bi urte eta hiru hileko zigorra jarri diote lekuko bat hertsatzegatik eta Justizia trabatzeagatik
Kote Cabezudo.
Kote Cabezudo. J. C. RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2019ko otsailak 7
Aurrenekoan, errudun. Kote Cabezudo argazkilariari bi urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra jarri diote, haren aurkako lehen epaiketan. Horrez gain, 5.040 euroko isun bat ordaindu beharko du, eta biktimari 8.000 euro eman beharko dizkio eragindako kalte moralengatik. Argazkilari zen garaian modeloei sexu abusuak egitea leporatuta jarritako hogeitik gora salaketarengatik ari dira ikertzen Cabezudo. Auzibidea hainbat piezatan dago banatuta egun, eta horietako bati dagokio ezarritako zigorra. Iazko maiatzaz geroztik, behin-behinean preso dago, Martuteneko espetxean.

Donostiako Epaitegiko Zigor alorreko 4. aretoko epaimahaiak epaitu zuen urtarrilean, beste auzietan lekuko gisara deklaratzera zihoan neska baten argazkiak Interneten jartzea leporatuta. Neska biluzik azaltzen zen irudi horietan, emakume hori ere modelo aritu baitzen Cabezudorentzat.

Epaimahaiak hertsatze delitu bat leporatu dio, eta Justiziaren lana oztopatzea egotzi. Frogatutzat eman du neska biluzik azaltzen den Interneteko argazkia 20 urte lehenago egin ziola Cabezudok berak. Intimitatearen aurkako delitu bat ere leporatzen zion akusazio partikularrak, baina epaimahaiak absolbitu egin du.

Cabezudok modaren arloko argazkiak egin zituen hainbat hamarralditan, sona eta onespena zituen inguruan, baina azken urteotan hainbat salaketa jarri dituzte haren kontra sexu abusuengatik. Beste bi piezen instrukzioa amaitua du auzitegiak, eta aurki espero dute aldeek epaiketa.

Kasuak hainbat gorabehera izan ditu. Akusazioak Ana Isabel Perez Asenjo instrukzio epailea salatu zuen, prebarikazioagatik eta delituak ez pertsegitzeagatik —egotzi zion Cabezudok Interneten zeuzkala artean modeloen argazkiak, eta ez zuela neurririk hartzen horren kontra—. EAEko Auzitegi Nagusiak Julian Garcia Marcos epailearen esku utzi zuen instrukzioa, baina, aurreko epaileak helegitea jarri, eta auzitegiak arrazoia eman zion. Dena den, Perez Asenjori ez diote ikerketaren ardura itzuli.

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzan eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuetan «kolapso egoeran» daudela. Materiala bermatzeko eskatu dio ELAk EAEko Auzitegi Nagusiari.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Urkulluk esan du «neurri zorrotzak» hartu dituztela; oposizioak, berriz, «gardentasun falta» salatu du

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna