Giacomo Sferlazzo. Askavusa elkarteko kidea

«Sistema neoliberalaren esplotazioan datza errefuxiatuen krisia»

Politikariek ikuspegi sinplista bat ematen dutelakoan dago Sferlazzo, errua Afrikako diktadoreei egozten baitiete, eta Europako Batasuna salbatzaile gisa saldu. «Prozesu neokolonialista baten aurrean gaude».

ARKAITZ GARTZIANDIA.
Lampedusa
2016ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Askavusa kultur elkarteko kidea da Giacomo Sferlazzo. 2009. urtean sortu zuten, migratzaileak atxikitzeko zentroaren eraikuntzak piztutako protesten harira. Lampedusak nazioarteko politikan hartu duen garrantzia dela eta, erakunde kultural eta politiko independente bat sortzearen garrantziaz ohartu ziren herritarrak, uharteari lotutako gaiak ikuspegi kritiko batez jorratzeko.

Harresirik gabeko lurraldeak lelopean egin du Lampedusara bidaia Mikelazulo elkarteak. Zuk,ordea, ez duzu guztiz bat egiten ideia horrekin. Zergatik?

Niretzat, lelo hori erretorikoa da.Nire ustez,migrazioaren gaia, egun gertatzen den moduan, merkatu bakarraren ideiaren barruan kokatu behar da: hau da, politika neoliberalaren ikuspegiaren barruan. Schengen eremua sortu zenean, mugitzeko askatasuna aipatu zuten, baina, egiazki, ustiapen askatasuna esan nahi zuten. Urte hauetanguztietan, nazioen subiranotasunari etengabe eraso diote modu horretan.Horregatik, ez nago estatu-nazioek mugak eraistearen alde, nazio-estatuek beharrezkoak izan ditzaketelako euren subiranotasuna defendatzeko. Paradigma komunista-sozialista batean agian zentzuaizan lezake, baina, nazioarteko politika neoliberal basatiaren garaian, mugak eraisteak kapitalismoari atea guztiz zabalik uztea lekarke.

Egin behar den galdera hauxe da:zergatik ari dira errefuxiatuak euren lurraldeak uzten?Harresiak apurtuta ere, arazoa ez litzateke konponduko. Etortzen jarraituko lukete. Nire ustez, sistema neoliberalak elikatzen duen langileen eta baliabideen esplotazioan datza egungo arazoaren muina, eta hori da borrokatu behar den lehen arazoa.

Migratzaileen objektuekin osatutako erakusketa bat duzue.Askavusa elkartearen arabera, hunkidura ez,gaiarekiko zentzu kritikoa piztea da helburua.

Kontu handia izan behar da, gaiak emozioz jorratuta asko murriztu baitaiteke errealitatea.Adibide bat: Lampedusazhitz egitean, maiz Holokaustoa aipatzen da, jende guztiarenganemoziozko irudi bat zabaltzen delako: kontzentrazio eremuak, jende gosetuaren ilarak, familien ihesa… Baina iruditeria hori nola eraiki zaigu? Adibidez, Benigniren La vita e bella film ezaguna historikoki faltsua da. Ez ziren estatubatuarrak izan Auschwitz askatu zutenak, filmean agertzen den bezala. Errusiarrak izan ziren. Horregatik eman zioten filmari Oscar saria. Eta oso film ederra izan daiteke, hunkigarria, baina kontua da emozioaren bidez oso erraz pasatu daitezkeela ideia faltsuak. Eta hori da gure diskurtsoa: informazio bat zenbat eta emozionalagoa izan, orduan eta kontu handiagoz begiratu behar zaio ematen duen mezuari.Hondartzan hilda agertu zen haur siriarraren kasuan bezala. Turkiako mugekinistiluak izan zirenean gertatu zen, eta, Alemaniak, siriarrei harrera egiten ziela-eta, bere burua solidario eta gizatiar azaldu nahi zuen momentuan, hainjustu. Migrazioaren kasuan ere, arreta berezia izan beharko genuke kontu honekin.

Zein dira Lampedusara iristen direnen aurreiritziak?

Lampedusari buruzko bi ikuspegi daude. Badagohona etorri aurretik hotelera deitzen duenik, ea hondartzetan hildakoak ote dauden, eamigratzaileaskoote dauden kalean edo ea gaixotasunik badagoen galdezka. Eraikitako beste irudi batek, berriz,harrera leku eta humanitarismoaren sinbolo gisa erakusten du Lampedusa. Jende guztia erreskate lanetan parte hartzeko prest dagoen leku gisa, heroien uharte gisa. Ikuspegi horrekin datozen askok ez dakite atxiloketa zentro bat dagoenik ere, edo, baldin badakite, asmo oneko leku bat dela pentsatzen dute. Nazioarteko politikak nahieran erabiltzen ditu halako erretorikak, aurreiritzi horiek lagundu egiten dutelako euren mezua zabaltzen: arazo bakarra Afrikako diktadoreak eta etorkinen egoeraz aprobetxatzen diren trafikatzaileak dira. Europa, berriz, salbatzaile gisa azaltzen da. Aurreiritzi hori oso arriskutsua da, ikuspegi oso inperialista ematen duelako, eta hona datozenei —edo albisteak irakurtzen dituen edonori— ikuspegi sinplifikatu eta manipulatu bat ematen dielako. Prozesu neokolonialista baten aurrean gaude.

Maiatzean zentroan dauden migratzaileek protestak egin zituzten Lampedusako kaleetan. Zer aldarrikatzen zuten?

Batez ere, identifikatuak ea izatea eskatzen dute. Dublingo arauaren arabera, lurreratu den lehen estatuan —kasu honetan, Italian— identifikatu behar dira migratzaileak, eta bertatik ezin dute beste Europako estatuetara mugitu. Fitxatuak daudenez, euren herrira itzularazten dituzte, batzuk berehala, eta beste batzuk, berriz, denbora baten ondoren. Zentroan daudenek Europan aske mugitzeko eskubidea nahi dute. Errefuxiatu gisa euren duintasuna errespeta dadin eskatzen dute.Lampedusako zentroa pribatizatu egin zuten 2012an, eta, ordutik, Misericordia izeneko enpresa batek kudeatzen du. Estatutik dirua jasotzen dute, eta esan dezaket ez dutela diru hori azpiegitura eta bertan daudenen egoera hobetzeko erabiltzen. Negozio bat bihurtu da.

Lampedusako alkate Guiseppina Nicolik maiz salatu du migratzaileen egoera.

Bai, badakit hemendik kanpo ospe ona duela. Baina gure elkarteak eta lampedusar gehienek ez dute harreman onik harekin.Gure harremana gorabeheratsua izan da. Hasieran oso gogoko gintuen, baina, hauteskundeen ondoren, gauzak aldatu egin ziren, eta arazoak sortu ziren. Batez ere Lampedusan dauden radarren inguruko txostenak eskatu genizkionean eten zuen harremana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.