Frankismoak 3.507 hildako eragin zituen Nafarroan

2021eko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
NUPeko Nafarroako Memoria Historikoaren Funts Dokumentalak ikerketa bat egin du 1936ko gerran eta frankismoaren hasieran (1936-1948) Nafarroan izandako errepresioaren ondorioz hildakoen inguruan, eta ondorioztatu du tarte horretan errepresio frankistak gutxienez 3.507 hildako eragin zituela Nafarroan.

Datu basean erregistratuta dauden biktimen artean agertzen dira Nafarroan bizi zirenak eta Nafarroan hil zituztenak. Azpikategoriatan ere banatu dituzte, hilketak nola gertatu ziren aintzat hartuta: erailketak 2.934 izan ziren; preso zeudela hildakoak, 448; eta beste testuinguru errepresibo batzuetan hildakoak, 125. Hildakoek zer alderdi edo sindikatutan militatzen zuten ere ikus daiteke.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA