Albistea entzun

Koronabirusa. ZIENTZIA PENTSALDIAN

Zenbat birus

Miren Basaras Ibarzabal - Mikrobiologiako irakasle titularra EHUn

2021eko otsailak 23

Pandemia honetan urte bat igaro ondoren, oraingoz hainbat galderak ez dute inolako erantzunik. Ezezaguna da, esate baterako, zergatik bizikideak diren pertsonen artean batzuk kutsatzen diren eta ondokoa ez, zergatik batzuek sintomak garatzen dituzten eta beste batzuek ez. Erantzunik gabeko beste galdera bat da zenbat birus kantitate sartu behar den pertsona bakoitzaren barruan infekzioa hasteko, hau da, birusaren dosia ezagutzea.

Infekzio askotan ezezaguna da birusaren dosi hori, esate baterako gripearen kasuan. Beste batzuetan, gutxi gorabeherako datuak ezagunak dira; elgorriaren birusaren kasuan, aldiz, 0,2 birus unitate sudurretik sartzea nahikoa dela uste da infekzioa hasteko.

Azken astean berri bat ailegatu zaigu esanez Erresuma Batuan COVID-19 Human Challenge proiektuak hori jakin nahi duela zehazki. Proiektu horretan bertako gobernuak eta hainbat erakundek (unibertsitateak, fundazioek, enpresek) parte hartzen dute, eta beraien helburua da birusaren funtzionamendu zehatza ezagutzea infekzioa prebenitzeko aukera onenak bilatzeko asmoz. Hori guztia egiteko, boluntario gazteak (18-30 urte bitartekoak) eta osasuntsuak erabiliko dituzte. Giza erronka horretan bitxiena da boluntario osasuntsu horiek apropos kutsatuko direla birusarekin, beraien sudurretik zipriztinduko da birusa, eta gero berrogeialdian hamalau egun igaroko dituzte ospitalean, osasun langileek hurbiletik zaintzen dituzten bitartean bere egoeraren gorabeherak aztertuz.

Horretatik guztitik lortu nahi dena da birusa sudurrean nola garatzen den jakitea eta sintomak agertu aurretik pertsonen infekzioaren lehen urratsak aztertzea. Ikerketa horren bidez, zientzialariek infekzioa eragiteko behar den koronabirus kantitate txikiena zehaztu ahal izango dute, gorputzeko sistema immunologikoak nola erreakzionatzen duen une oro jakingo dute edo zein pertsonak garatuko dituzten sintomak eta zeintzuk ez.

Erronka horretan alderdi etikoa ere eztabaidan egon da, ea etikoa litzatekeen osasuntsu dauden pertsonak nahita kutsatzea. Argi dagoena da edozein ikerketa etikoa izateko lortu nahi den helburua ikusi behar dela, eta, kasu honetan, pandemiaren kontra borrokatzeko interes kolektiboa, gizartearena, dago mahai gainean. Ikerketa mota horietan ziurtatu egin behar da parte-hartzaileen autonomia eta beraiek aukeratzeko gaitasun osoa izan behar dute; ziur egon behar da ez dagoela inolako elementurik haren onarpena akastuna izan daitekeela pentsatzeko. Ikerketa horrek jadanik onespen etikoa lortu du.

Zientzian beti galderak erantzun ahal izateko ikerketak egin behar dira eta arrisku-onura erlazio horretan onuraren alde baldin badago balantza aurrera egin behar da. Birus honekin zenbat eta galdera ikur gutxiago izan hainbat eta menperatuago izango dugula espero baita.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Poliziaren biktimen Nafarroako legea onetsi du Konstituzionalak

Joxerra Senar

Atzera bota du 2019an onartutako legeari PPk eta Voxek jarritako errekurtsoa. Azaldu du kasuak ikertuko dituen batzordeak «administrazioko prozedura» besterik ez duela egingo
Antigeno test bat, baheketa batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hiru astean ia erdira murriztu da ospitaleetako pazienteen kopurua

Uxue Rey Gorraiz

Hegoaldeko zentroetan 484 eri dira birusarekin; ZIUan, 153. Agintariek «zuhurtzia» eskatu dute
Besteak beste, justizia administrazioari egin dizkio gomendioak Arartekoaren txostenak; irudian, Donostiako epaitegia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Haurren aurkako sexu abusuen auzietan eginbideak ez errepikatzera deitu dute

Jone Bastida Alzuru

EAEko Arartekoak proposamen bat egin du jarduteko jarraibideen inguruan. Esku hartzea eraginkorra izango dela ziurtatzea da xedea, biktimak babesteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna