Gerra Ukrainan

Errusiak berriro bonbardatu du Ukraina, eta hiru zibil hil ditu

Igor Susaeta.
2023ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Aurreko egunetan bezala, atzo ere Ukrainako hainbat leku bonbardatu zituen Errusiak, eta Sumi eskualdean, herrialdearen ipar-mendebaldean, hiru zibil hil zituzten horien ondorioz, iturri ofizialen arabera. Iturri horiek berek adierazi zuten Errusiak jaurtitako 28 misil eta droneetatik hemeretzi erorarazi zituztela aireko defentsa sistemek. Errusiako Defentsa Ministerioak esan zuen eraso horiekin lortu zutela Ukrainako armadaren logistika eta tropen osaketa «nahastea».

Bakhmuteko (Donetsk) gerra frontean, bestalde, atzo Jevgeni Prigozhin Wagner taldeko buruak ohartarazi zuen datozen egunetan ezingo dutela hiria hartu. Berriz ere Errusiako Defentsa Ministerioa egin zuen hura konkistatzeko izaten ari diren zailtasunen erantzule. Mosku talde paramilitar horrekin ari da han borrokatzen. Ukrainako iturri militarrek jakinarazi zuten, ordea, aurrerapausoak eman dituztela Bakhmuteko hainbat tokitan.

Eta, Erresuma Batuko zerbitzu sekretuek atzo adierazi zutenez, orain dela egun batzuk Krimean trenbide batean gertatutako leherketak eragina izan dezake Errusiako armadak Itsaso Beltzean duen ontzidiaren hornikuntzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.