Noiz sortua: 2019-05-01 00:30:00

Azken dantza barik, bidekoa

Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua, Martxel Rodriguez, Denis Santacana, Laida Aldaz eta Eneko Gil koreografoek parte hartuko dute 'Atalak 2.0.' programan. Bi asteko sormen egonaldiak egingo dituzte, dantzari talde batekin elkarlanean
Ezker-eskuin, Rodriguez, Bermudez, Oroz, Saenz de Ugarte, Agirre, Oses, Monfort eta Diez Sarasola, atzo, Donostiako Tabakaleran.
Ezker-eskuin, Rodriguez, Bermudez, Oroz, Saenz de Ugarte, Agirre, Oses, Monfort eta Diez Sarasola, atzo, Donostiako Tabakaleran. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Itziar Ugarte Irizar -

2019ko maiatzak 1

Dantzaren Nazioarteko Egunaren biharamunean, «dantzaren profesionalizazioaren» aldeko mezua eta babes argazkia agertu zituen atzo Donostiako Tabakalerak, Atalak 2.0. programaren aurkezpena baliatuta. Atalak 2.0. egitasmoak dantza sorkuntza hartzen du ardatz koreografoentzako sormen egonaldien bidez, eta Fernando Saenz de Ugarte Dantzaz konpainiako zuzendariak dio urterik urtera «sendotuz eta zabalduz» doala. Dantzaz izan da hasieratik programaren bultzatzailea, baina bazkide sareak izandako hazkundea da programak izan duen bilakaeraren erakusle. Iazko seikoari Gasteizko Antzokien Sarea gehitu zaio aurten, eta zazpi dira jada programaren sustatzaileak: Gasteizkoaz gain, Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura, Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroa, Bilboko Azkuna zentroa, Malandain Ballet Biarritz zentro koreografikoa eta Nafarroako Baluarte fundazioa.

Sei izango dira, berriz, aurtengo edizioan parte hartuko duten koreografoak: Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua eta Martxel Rodriguez, aurten; eta, datorren urtean, Denis Santacana, Laida Aldaz eta Eneko Gil. Gutxi-asko, koreografiaren eremuan lehen urratsak egiten ari diren sortzaileak dira denak, eta taldean egingo dute lan programan; bi astez, zortzi-hamabi dantzari izango dituzte haien eskura. Aurreko edizioetan, Dantzaz konpainiako dantzariek hartu dute parte proiektuan, baina handik kanpoko dantzariei ere aukera zabaldu diete aurten. Hori da berrikuntzetako bat, eta kanpo begia deitu duten figura gehitzea izan da beste bat. Dantzaren eremuko zein antzerkigintzako adituek hartuko dute rol hori, eta bilaketan sakontzen laguntzea izango da haien egitekoa.

Bertha Bermudez proiektuaren koordinatzailearen ustez, hori da Atalak 2.0. programaren berezitasun nabarmenetako bat: ez azken emaitza, ezpada bilaketa, prozesua. «Sormen laborategi bat izateak esan nahi du koreografoek dantzariekin kolaboratzen dutela, ideiak trukatzeko, elkarrizketa bat garatzeko... Eta hor ez da sartzen dantza emanaldi itxi batekin ateratzea. Asmoa da espazio bat egonkortzea, zeinetan sortzaileek ideiak bilatu ahal izango dituzten, ikertu, eta begirada ez zuzendu hainbeste azkeneko produkziora».

Bermudezek aukera baliatu zuen, halaber, dantzaren sektorea «bultzatzeko eta hobetzeko» dagoen premiaz ohartarazteko, eta pozik azaldu zen Atalak 2.0.-k horretarako eskaintzen dituen aukerengatik. Programak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea hartzen duenez, lurraldeen arteko loturak lantzearen garrantzia nabarmendu zuen.

Azpiegitura baten abantaila

Hiru egonaldi egingo dira urtea bukatu artean, eta beste hiru 2020an. Igaro berri da denetan lehena: Myriam Perez Cazabon apirilaren 8tik 23ra bitartean aritu da Gipuzkoako Dantzagunean lanean. Egunerokoan topatzen dituen mugetatik libre aritu ahal izana eskertu du: «Azpiegitura bat izatea aukera handia izan da niretzat. Normalean, koreografo gisa lanean gabiltzanok behartuta egoten gara gure lanean murrizketak egitera. Nik jende gutxirekin lan egiteko aukera izan dut orain arte; hemen, aukera izan dut hamar dantzarirekin aritzeko, eta bukaerako emaitzaz asko arduratu gabe, prozesuan eta proposamena dantzariengana iristean zentratzeko».

Bermudezen hitzetan, Atalak 2.0. beti ulertu izan dute sormen prozesuak gizartera hurbiltzeko bide gisa. Hala, egonaldi bakoitzaren ondotik eta bazkide sarearen bitartez, erakustaldiak egingo dituzte hainbat herritan. Modu horretan, «topagune» bat sortzen jarraitu nahi dutela azaldu du Saenz de Ugartek: «Hasten ari diren koreografoen, jada ibilbide bat dutenen, dantzarien eta proiektura batu diren eragileen topagune iraunkor bat».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan COVID-19 gaitzak ez du inor hil du Euskal Herrian, eta hamasei positibo atzeman dituzte PCR probekin. Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Herritarrak paseoan, konfinamendua arintzeko lehen fasean ©Jon Urbe / Foku

Beste hamalau positibo eta hiru hildako jakinarazi dituzte Hego Euskal Herrian

Irati Urdalleta Lete

Murgak iragarri du neurriak areagotzea pentsatzen ari direla azken egunetan festa giroan ikusi diren jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero.

Irungo bizilagun batek grabatutako bideoaren irudi bat. ©

Santano: «Asteartean gertatutakoa salbuespena izan da, eta, zoritxarrez, irudi mediatiko bilakatu da»

Bidasoko Hitza

Ekainaren 30ean Irungo Legia kaleko hiru tabernetan gertatutakoaren gainean aritu berri da Jose Antonio Santano alkatea. Ehunka lagunek bete zuten kalea, inongo distantzia eta maskararik gabe, eta tokian bertan grabatutako bideo batek hautsak harrotu ditu.
Irungo bizilagun batek grabatutako bideoaren irudi bat.

Produktibitatea

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Itziar Ugarte Irizar

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna