ETB1 kateko 'Bidegurutzean' gaur amaituko da, eta ez dute berriro egingo

Galder Izagirre zuzendaria. J. U. / FOKU.
urtzi urkizu
2021eko uztailaren 1a
00:00
Entzun
ETB1eko Bidegurutzean musika saioaren 12. eta azkeneko atala emango dute gaur, 22:30ean. Niña Coyote eta Chico Tornado, Cobra eta Kokein taldeak izango dira azken protagonistak.

Foku agentziak ekoitzi du saioa, eta Galder Izagirre musikari eta argazkilariak zuzendu du. Zera esan du Izagirrek: «Oso esperientzia abesgarria izan da, nire bi munduak, argazkilaritza eta musika, telebistaren esparruan uztartzeko aukera izan dudalako». Bestetik, euskarazko musikak telebistan izan beharreko rolari dagokionez, «harro» sentitzen da Izagirre: «Erakusleiho txiki bat ireki dugu, nahiz eta bistan den tanta bat besterik ez dela izan hain musika itsaso zabalerako».

Musikari bakoitzaren elkarrizketen eta emanaldien bideoak saioaren webgunean daude ikusgai. Elkarrizketak eta emanaldiak podcast formatuan ere entzun daitezke EITB Podkast atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.