Albistea entzun

Asteburuko proposamenak

Gazteen proiektuei so

Euskal Herriko 12 eta 18 urte bitarteko ikasleek eginiko 150 proiektu ikus daitezke egunotan Elhuyar Zientzia Azokan, Bilboko Areatzan
Bederatzigarren Elhuyar Zientzia Azoka, iaz, Bilboko Areatza pasealekuan.
Bederatzigarren Elhuyar Zientzia Azoka, iaz, Bilboko Areatza pasealekuan. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria -

2022ko ekainak 4

Estereotipoetatik at, eta zientzia eta teknologia proiektuak bertatik bertara ezagutzeko asmoz, hamargarren aldia ospatzen ari da Elhuyar Zientzia Azoka, fundazioaren 50. urtemugan, hain justu ere. Egitasmoak ikastetxeetako gazteek eginiko proiektuak ditu hizpide, 12 eta 18 urte bitarteko ikasleenak, eta haiek eginiko lanak herritarrei erakustea du asmo.

Herenegun ireki zuten azoka, Bilboko Areatza pasealekuan, eta aurten estreinakoz ez da egun bakarrekoa izango, bihar arte izango baitute herritarrek proiektuak ezagutzeko aukera. Azokaren koordinatzailea da Danel Solabarrieta, eta azaldu du 150 talde inguruk hartuko dutela parte, Euskal Herriko 45 ikastetxetatik iritsitako laurehun ikasle baino gehiagok, zehazki. Are, azpimarratu duenez, lehenbizikoz egongo da parte hartzaileen artean Ipar Euskal Herriko eskola bat ere.

Koordinatzaileak argi adierazi du protagonismoa gazteena izango dela, ikasturte osoan landu dituzten proiektuena, eta herritarrak animatu ditu horiek bertatik bertara ezagutzera, aurkezpenetara joatera. Uste du, nahiz eta hasieran urduri egon, «ikustekoa» dela gazteek beraien proiektuen inguruko azalpenak ematean duten ahalduntzea. «Datorrenari erantzuteko azalpenak egokitu behar dituzte, 6 urteko haur bat izan, edo galdera ugari egiten dituen heldu bat».

Dena den, osagarriak diren ekintza batzuk ere antolatu dituzte egunen amaierarako. Esaterako, azken bi egunetan ez bezala, gaur soilik goizez egingo dituzte aurkezpenak, bi txandatan, eta 50 proiektu aurkeztuko dituzte. Arratsaldeko bostetan, berriz, Adrenalina zientzia ikuskizuna egongo da karpan.

Askotariko gaiak

Solabarrietak jakinarazi duenez, Elhuyarrek ikasturte hasieran zabaldu ohi du egitasmorako izen ematea, proiektuetarako ideiak ematen dizkiete, eta, behin zer egin erabakita, ikertzaile baten laguntza izaten dute horiek egiteko, betiere irakaslearen rola bermatuz. «Aste Santuan galdetzen diegu ea amaitu dituzten proiektuak, lan munduan ere ohikoa den eran, batzuk ez direlako bukatzen; aurreikuspen bat egiten dugu azokarako».

Ikasleek landu ohi dituzten proiektuei dagokienez, koordinatzaileak azaldu du osasunarekin lotutakoak nabarmenenetakoak izan ohi direla, hala nola ohikoak izaten direla alkohola eta tabakoa, baina egoten direla bestelakoak ere. «Robotikak eta teknologiak ere hartzen dute beren lekua, eta ingurumenak eta elikadurak», eta, erantsi duenez, horietako bakoitzean «alderdi etikoa» ere lantzen dute. «Proiektuak egitean hausnarketarako uneak izaten dituzte, eztabaidak, eta hori da honek dakarren gauzarik baliotsuena».

Elhuyar Zientzia Azoka

Gaur eta bihar, 10:00etatik aurrera, Bilboko Areatza pasealekuan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Manel Vidal, astearteko saioan ©Berria

TV3ek Manel Vidal umorista kaleratu du, PSC svastika batekin lotzeagatik

Urtzi Urkizu

TV3eko zuzendariak Zona Franca saioa egiten duen ekoiztetxearekin batera hartu du erabakia. TV3eko Programetako Kontseilu Profesionalak kaleratzea salatu du, eta aurrekari bat sortu dela kritikatu.

Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak, goizean, Bilboko udaletxean ©Bilboko Udala

Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak izango dira Farolin eta Zaranbolas Bilboko aratusteetan

Amaia Igartua Aristondo

Besteak beste, ETB1eko 'Goenkale' telesailean egin zuen lan Bagliettok, eta 'Vaya Semanita'-n Otaolak. Inauteriak otsailaren 17an hasiko dira, pertsonaion atxiloketarekin eta epaiketarekin, eta 21ean bukatu.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Nire lanbidea artearekin lotzen saiatzen nintzen beti»

Unai Etxenausia

Armestok biltegian gordeta zeuzkan lan batzuk aurkeztu ditu Gasteizko Zas Kultur Espazioan. Marrazkiek «pertsonen arteko komunikazioa eta inkomunikazioa» erakusten dute.
 ©ETB

«Beste gauza batzuk probatu nahi ditut»

Urtzi Urkizu

Igandean, Gurrutxagaren agurra izango da ETB1eko 'Herri txiki, Amerika handi' saioan. Zortzi denboraldiren ondoren, beste aurkezle bat arituko da 'Herri txiki, infernu handi'-n.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.