Albistea entzun

Parketxeak zain daude

Europako Natur Parkeen Eguna izan zen asteazkenean, eta hainbat parkek doako jarduerak antolatu dituzte astebururako
Arantzazuko parketxeak antolatutako bisita gidatu bat.
Arantzazuko parketxeak antolatutako bisita gidatu bat. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Telleria Sarriegi -

2023ko maiatzak 27

Suedian sortu ziren Europako lehen natur parkeak: 1909a zen urtea, eta maiatzaren 24a eguna. Bederatzi parkeri eman zieten izendapena eta babesa, eta egun horretan ospatzen da 1999az geroztik urtero Europako Natur Parkeen Eguna. Lelo bat izaten du egunak, eta aurtengoak ere badu berea: Gure sustraien gainean eraiki. «Ideia da onartzea berdeguneak planetaren parte direla, ekosistema global horren parte. Horiek ematen digute babesa eta sostengua, eta babestu eta errespetatu egin behar ditugu. Eta horiek aintzat hartuta eraiki behar dugu etorkizuna, eta ez albo batera utzita, orain arte egin dugun bezala», azaldu dute antolatzaileek.

Europarc elkarteak izendatu zuen maiatzaren 24a Europako Natur Parkeen Eguna. 1973an sortu zen, eta 40 herrialdek osatzen dute. Gaur egun, 400 natur parke daude Europan, eta 120.000 babes eremu baino gehiago. «Natur parkeak, biodibertsitatea eta balio kulturalak gordetzeaz gain, gizakiarentzat estrategikoak diren ingurumen zerbitzuen gordailuak ere badira: aldaketa globalaren ondorioak ezagutzeko lurraldeak, laborategi zientifikoak, eta gizartearen gozamenerako eta ongizaterako espazioak», aldarrikatu dute elkartekoek.

Asteazkena zen natur parkeen eguna, baina asteburura begira antolatu dituzte hainbat parketxek ekitaldi bereziak. Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak, esaterako, «egun berezi horri merezi duen garrantzia emateko», orientazio jolasak antolatu ditu Gipuzkoako lau natur parketan. Familian zein taldean egiteko moduko jarduerak dira, eta askotariko gaien inguruan atondu dituzte. Intxisuak aukeratu dituzte Arditurrin (Oiartzun); landaretzaren inguruan ariko dira Iturraranen (Aia); mitologia aztertuko dute Barandiaran museoan (Ataun); basoari buruz ariko dira Anduetzan (Zegama); eta animaliak ezagutuko dituzte Arantzazun (Oñati).

Jolas horietan parte hartzen dutenek natur ondareari buruzko galderak erantzun beharko dituzte ibilbidean zehar aurrera egin ahal izateko, eta, bide batez, orientazioaren oinarrizko ezagutza bereganatuko dute. Familia edo talde guztiek opari bat jasoko dute bukaeran, eta, natur parkeen eguna ospatzen dela-eta, jarduera horiek guztiak doakoak izango dira. Iturrarangoa gaur izango da, eta beste guztiak bihar. 11:00etatik aurrera egingo dira denak.

Natur Parkeen Eguna

Gaur eta bihar, Gipuzkoako zenbait natur parketan, 11:00etan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Izuturik egon naiz; baina arrazionala da?»

Iker Tubia

Energia krisiaren eta klima aldaketaren aurrean, filosofia aldarrikatu du Basartek, erabaki eraginkorrenak hartzeko ezinbestekotzat jotzen baitu arrazoian oinarritzea. Altruismo eraginkorrean aritzen da orain.
Erreserbetan bermeak eskatzen hasi dira hainbat jatetxe. ©BERRIA

Etorriko diren esperoan

Unai Etxenausia

Jatetxeei galera nabarmena ekar diezaieke bezeroek erreserba bat egin, ez direla joango abisatu ez eta, azkenean, ez agertzeak. Horrelakoak ez gertatzeko, hainbat jatetxe bezeroei bermeak eskatzen hasi dira erreserba egiten duenean, bezeroak lotzeko eta galerak gutxitzeko.
 ©IKER MARKINEZ

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...