Albistea entzun

Idiazabalen bilduta

Baserritarren Eguna eta Gaztaren Eguna batera egingo dituzte bihar. 40 gaztagile lehiatuko dira Euskal Herriko Gazta Txapelketan
Euskal Herri osoko ekoizleen produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izango da.
Euskal Herri osoko ekoizleen produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izango da. ARKAITZ APALATEGI Tamaina handiagoan ikusi

Maialen Unanue Irureta -

2018ko urriak 13

Egun berezia izango dute bihar Idiazabalen (Gipuzkoa): Baserritarren Eguna eta Gaztaren Eguna batera egingo dituzte, lehenengo aldiz. Orain arte biak egiten zituzten urrian, bi asteko tartearekin, eta, «antzekoak» izanda, batzea erabaki dute. Idiazabalgo abeltzainen elkarteak, Artzain Gaztak eta udalak elkarlanean antolatu dute eguna.

Egun osoko festa egingo dute, goizean goizetik. Herriko abeltzainen ganadu erakusketa jarriko dute frontoi zaharrean, 09:00etan, eta Euskal Herri osotik joandako ekoizleen produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izango da. Horrez gain, lehen sektorea gehiago ezagutzeko, garai batean zein gaur egun erabiltzen dituzten tresnak eta makinak jarriko dituzte ikusgai areto futboleko zelaian.

Eguerdian, txahal pintxoak dastatzeko aukera emango dute; inguru horretan, 12:00etan, artaldea pasatuko da herrigunetik. Horrez gain, herri kirolen erakustaldia egingo dute Txomenamen. Ondoren, bazkaria egingo dute udaletxe zaharreko arkupeetan, 14:30ean.

Hegoaldeko 40 onenak

Euskal Herriko Gazta Txapelketan, berriz, Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 40 gaztagile lehiatuko dira: lurralde bakoitzeko hamar onenak, hain zuzen ere. Idiazabal sor-markako dastatzaile ofizialek ebatziko dute zein den guztietan onena. Halere, festara joaten direnek izango dute gazta horiek dastatzeko aukera, baita epaitzekoa ere: sari berezi bat emango diote jendeak aukeratutako gaztari.

Gazta sakonago ezagutzeko aukera ere izango da. Izan ere, Gaztaren Interpretazio Zentroa bisita daiteke. Egun osoan egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

«Baserritarren lanaren eta bizimoduaren erakusleiho izateko asmoz» antolatu dute jaia, Jabier Jauregi Idiazabalgo lehenengo sektorearen dinamizatzailearen esanetan. Horren harira, lehen sektorearen garrantzia azpimarratu du Jauregik: «Gure larreak eta mendiak dauden bezala mantentzeko behar-beharrezkoa da lehenengo sektorean aritzen direnen lana, eta horretaz jabearazi nahi ditugu herritar guztiak».

Abeltzaintzak eta artzaintzak ingurumenari ez ezik gizarte osoari on egiten diotela esan nahi dute antolatzaileek. Horregatik, garrantzitsutzat dute egiten duten lana ezagutaraztea, jendea haiek egiten duten lanaren balioaz jabetzeko.

Baserritarren eta Gaztaren Eguna

Bihar, egun osoan, Idiazabalen (Gipuzkoa).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Talka kultural batzuez ez zara ohartzen bertan bizi zaren arte»

Ane Insausti Barandiaran

Europan eta Euskal Herrian atentzioa eman zioten ohiturak eta bitxikeriak kontatzen zituen Iedemak Hego Dakotako herri aldizkari batean. Orain, liburu batean bildu ditu, atal laburretan.
1 ©JON URBE / @FOKU

'Belozipedoa' Urumeara itzuli da

Enekoitz Telleria Sarriegi

Ramon Barea asmatzaile eta ekintzaile donostiarrak asmatu zuen pedalontzia duela 130 urte. Urumea ibaian egin zituen lehen probak, Kontxako hondartzan ondoren, eta mundu osora zabaldu zen gerora. Arrauning enpresak ondare hori aldarrikatu nahi du, Barearen omenez egun bat antolatu, eta errekan zehar txangoak egin uztailean eta abuztuan.

Toño Lopezek zuzendutako <em>Cuñados</em> filma RTVE Play atarian dago, baina ezin da galegoz ikusi. ©RTVE

Plataformetan galegozko edukien presentzia hutsala dela salatu dute

Urtzi Urkizu

Galiziera Normalizatzeko Mahaiaren arabera, hainbat plataforma legea urratzen ari dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...