Maite Elizondo.
Koronabirusa. OSASUNA PENTSALDIAN

Muxuak zuri

2021eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Urruntasun soziala, ukimenaren «arriskuak», ikusmenean mugak...

Haurrek egungo egoera latzera egokitu behar izan dituzte beraien garapen osasuntsurako hain beharrezkoak diren errutinak, beraientzat biziki garrantzitsuak diren zenbait esparru desnaturalizatuz: lagunen arteko jolas librea, konpartitzeko joera, amona-aitonekin aurrez aurreko harremana, eskoletako neurriak...

Umeek egokitzeko gaitasun izugarria dute, baina moldatzeko abilidade hau ez da muxu truk izaten, ondorio ezkorrak ekar ditzake, eta baita zenbait alorretan zauri gordinak ere. COVID-19aren transmisioa zabaldu ez dadin eskoletan eta gizartean haurrei bideratutako zenbait neurrik ondorioak eragin dituzte haur askorengan: 6-12 urte bitarteko haurrak musukoa janztera behartu izanak eskoletan arreta eta kontzentrazioan zailtasunak eragin ditu, besteak beste, irakaslearen ahoa eta ahotsa mugatu direlako; aurpegiaren adierazpena begiradara murrizteak harremantzeko zailtasunak sor ditzake, horrek bakardade sentsazioa areagotu dezake, zuzenki txikien autoestimuan eragin ezkorrari ateak zabalduz.

Azken urte luze honek haurrengan sor ditzakeen talka biopsikosozialak ahalik eta samurrenak izan daitezen inguruan gauden helduok haurrei arreta eskaintzea ezinbestekoa da, lasaitasunez eta gertutasunez zenbait adierazleri erantzuna eskainiz: portaera erregresiboei (ohea busti, gainditutako beldurren esnatzea...), loan edo elikaduran aldaketa nabarmenei, min psikosomatikoei (tripako mina, buruko mina...), emozioetan oszilazio bortitzei... Oraingoan ere komunikazioaren garrantzia azpimarratzekoa da, jakin dezagun gure ttikiak nola dauden, obserbazioa izanik helduon lupa, eta ez galdeketa. Haurrek pentsamendu hipotetiko-deduktiboa garatzear dutenez, errealitatean gertatzen dena bizipen mailan barneratzen dute. Haurrekin partekatzen ditugun uneak kalitatez jantz ditzagun, gure klima emozionala zuzenki xurgatzen baitute.

Saia gaitezen gure haurrei merezi duten atentzioa eskaintzen, osasun neurri orekatuagoak erabakiz, betiere galera-onura balantza onuraren aldera mugitu dadin. Zenbait sektorek udako bultzada izan dezaten neurri batzuk malgutzeko erabakiak hartu dituzuenoi, eskatu nahi dizuetdatorren ikasturterako osasun neurri eraginkorragoak erabakitzearen lanketa egiteko, eta horretarako ratioak, mugimendua, musukoa, aire librea... horiek guztiak berrikusteko. Amaitzear dagoen ikasturtea aurrez aurreko eskolak emanez amaitzera goaz; bada lorpen handi eta garrantzitsua. Tamalez, ez da doakoa izan, psikosozialki zenbait galerarekin ordaindu baitute haurrek. María Montessori zientzialari eta hezitzaileak zioen «eskolak haurraren adierazpen aske eta naturalak» baimendu behar dituela. Eman diezaiogun ikasturte berriari osasun maila aberatsago bat, baliabideak eskainiz, adostasunean oinarrituz.

Muxuak zuri, ttiki politt hori!! Muxuak zuei, gizartearen altxor eredugarri zareten haurrei!!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.