Albistea entzun

Auzi ekonomikoek zeharkatuko dute G20koen goi bileraren agenda

Igor Susaeta -

2022ko azaroak 15

G20koen taldea osatzen duten herrialdeek urteroko goi bilera egingo dute Balin (Indonesia) gaur eta bihar, eta batzarraren agenda auzi ekonomikoek zeharkatuko dute; hala nola bizitzaren kostuak, zorraren krisiak, eta Ukrainako gerrak eta COVID-19ak eragindako pandemiaren atzeratutako eraginek elikagaien zein energiaren prezioan bultzatutako gorakadak.

Munduko herrialde industrializatuenek osatzen dute G20koen taldea: Alemaniak, Argentinak, Australiak, Brasilek, Kanadak, Txinak, Hego Koreak, AEBek, Frantziak, Indiak, Indonesiak, Italiak, Japoniak, Mexikok, Errusiak, Erresuma Batuak, Hegoafrikak, Saudi Arabiak eta Turkiak; EB Europako Batasuna bera ere taldeko kide da. Munduko biztanleriaren ia bi heren herrialde horietan bizi dira, eta horiek ordezkatzen dute, gainera, munduko ekoizpenaren %85 eta komertzioaren %75.

Herrialde horietako gobernuburuak goi bilerara joatekoak dira, baina Vladimir Putinek (Errusia), Jair Bolsonarok (Brasil) eta Andres Manuel Lopez Obradorrek (Mexiko) baieztatu dute ez direla Bali uhartean egongo. Ukrainako inbasioaz eta Ipar Korearen programa nuklearraz ere hitz egitekoak dira, esate baterako, liderren arteko aldebiko bileretan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Boluntarioak hondakin artean harrapatuta daudenen bila, Idliben, Siria. ©KARAM AL-MASRI / EFE

Sirian egoera «jasangaitza» dela ohartarazi dute nazioarteko GKEek

Mikel O. Iribar

Ekialde Hurbilean 15.000tik gora dira hildakoak. Erbesteratu kurduek eskatu dute giza laguntza Kurdistango Ilargi Gorriaren bitartez emateko. Turkiako presidentea kaltetutako eremuetan izan da

Kasko Zuriak, erreskate lanean, atzo gauean, Idliben, Siria iparraldean. ©YEHYA NEMAH / EFE

Dagoeneko 15.000tik gora dira Ekialde Hurbileko lurrikaretan hildakoak

Mikel O. Iribar

Askok autoetan eta kalean lo egin dute, etxera itzultzeko beldur. Milaka dira kaltetuak, eta lurrikarak are gehiago okertu du Siria iparraldeko eta Kurdistango egoera. Erreskate taldeak hondamendi eremuetara iritsi ezinik dabiltza.

AEBetako presidente Joe Biden, Kongresuko agerraldian. / ©Jacquelyn Martin, EFE

Biden: «Txinak gure subiranotasuna urratzen badu, geure burua babestuko dugu»

Arantxa Elizegi Egilegor

Estatuaren egoerari buruzko agerraldia egin du AEBetako estatuburuak. Besteak beste, Ukrainako gerraz eta droga trafikoaz aritu da.

Kenyako Baserritarren Ligako idazkari nagusi Sidi Otieno, elastiko gorri batekin. ©OSKAR EPELDE JULDAIN

Kenyako Gobernuaren aurkako salaketa jarri dute transgenikoak baimentzeagatik

Oskar Epelde Juldain

Kenyako nekazari talde batek gobernua salatu du, hazi transgenikoen inportazioabaimentzeagatik. Datorren astean hasiko dute epaiketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...