Simplyren hamar supermerkatu erosi ditu Eroskik

2020ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Sabeko Banaketa taldearekin akordioa egin du Eroski kooperatibak, Bizkaiko hamar supermerkatu erosteko. Bilboko bost, Basauriko bat, Erandioko bat, Galdakaoko bat, Getxoko bat eta Santurtziko beste bat dira sorta horretan erositako saltokiak. CNMC merkatu arautzailearen baimena behar du operazioak. Gauzatzen denean, Eroskik zaharberritzeak egingo ditu dendetan, eta Zurekin eredura egokituko ditu. Guztira, 8.500 metro koadroko azalera bereganatuko du erosketa horren bidez.

Kooperatibak esan du supermerkatu horretan diharduten langileen enpleguari eutsiko diola, eta egungo lan baldintzei ere bai. Eroskik gogoratu du 2020. urtearen barruan 75 saltoki berri zabaltzeko helburua duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.