Ekaitz tropikal batek 180 hildako baino gehiago eragin ditu Filipinetan

'Tembin' tifoiak uholdeak eta luiziak eragin ditu Mindanao uhartean. Dozenaka desagertu daude

Hondoratutako ontzi bateko bidaiariak lurreratzen, Infantan, Quezonen. FRANCIS R. MALASIG / EFE.
Erredakzioa
2017ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Tembin ekaitz tropikalak panorama beltza ekarri du Filipinetara. Tifoiak uholdeak eta luiziak eragin ditu, itzelak gainera, eta gutxienez 180 lagun hil dira horien ondorioz. Beste dozenaka pertsona desagertuta daude. Mindanao uhartearen ipar-mendebaldea bete-betean hartu zuen ekaitz tropikalak herenegun gauerdian; bereziki hiru eskualdetan hartu zuen indarra: Iparraldeko Lanao, Iparraldeko Zamboanga eta Hegoaldeko Lanao.

Mindanao uhartediko irla handietan bigarrena da, eta milaka lagun aterarazi behar izan dituzte euren etxetik. Tubod, Piagapo, Salug Sibuco dira hiri kaltetuenak. Hango etxe ugari harkaitzen azpian lurperatuta geratu dira. Dalama herriko lekukotzak ere latzak dira. «Erreskate taldeak bidali ditugu, baina apenas egin dezaketen aurrera harkaitzengatik».

Tifoia Palawan uharterako bidean zen bart, eta han ere euriteak eta orduko 80 kilometroko haizeteak eragitea aurreikusi zuten meteorologoek.

Urtero hogei tifoi

Filipinak uhartedian oso ohikoak dira ekaitz tropikalak; urtero hamabost eta hogei tifoi artean jasaten dituzte, bereziki maiatz eta ekainetik azaro eta abendura bitartean.

Tembin Kai-Tak izeneko ekaitza zona astindu eta bi egunera iritsi da, hain zuzen. Kai-Tak-ek 41 hildako eta 45 desagertu eragin zituen uhartediaren erdialdean.

Haiyan izan da azken urteetako ekaitz tropikal handiena. 2013ko azaroan astindu zuen herrialdea, orduko 315 kilometroko haizeteak sortuz eta sekulako hondamendia eraginez: 6.300 lagun hil ziren orduko hartan, mila bat desagertu ziren, eta hamalau milioi kaltetu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.