Zhang Yimou txinatarraren film berriak abiatuko du 69. Zinemaldia

Hamasei lanek parte hartuko dute Urrezko Maskorra irabazteko lehian. Sail Ofizialean, sariketatik kanpo, lau film gehiago izango dira

Perettiren Enquête sur une scandale d'Etat filmeko irudi bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA.
Gorka Arrese.
Donostia
2021eko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Txinako Herri Errepublikako Iraultza Kulturalaren garaian lan esparru batetik ihes egitea lortzenduen gizon bati buruzko Yi miao zhong filmak zabalduko du Donostiako 69. Zinemaldiaren Sail Ofiziala irailaren 17an.

Atzo goizean jakinarazi zituzten Sail Ofizialean lehiatzeko falta ziren hiru filmen izenburuak eta zuzendarien deiturak: Zhang Yimou (Txina, 1951), Yi miao zhong / One Second; Thierry de Peretti (Korsika, 1970), Enquête sur un scandale d'Etat / Undercover; eta Michael Showalter (AEB, 1970), The Eyes of Tammy Faye.

Denera, hamasei filmek parte hartuko dute lehian, Urrezko Maskorraren bila. Arestian aipatutako hirurek ez ezik, baita beste hauek ere: Laurent Cantet (1961), Arthur Rambo; Terence Davies (1945), Benediction; Ines Barrionuevo (1980), Camila saldrá estanoche; Alina Grigore (1984), Crai nou / Blue Moon; Claudia Llosa (1976), Distancia de rescate; Tea Lindeburg (1977), Du som er i himlen / As in Heaven; Lucile Hadzihalilovic (1961), Earwig; Fernando Leon de Aranoa (1968), El buen patrón / The Good Boss; Paco Plaza (1973), La abuela; Iciar Bollain (1967), Maixabel; Zhang Ji, Ping Yuan Shang De Mo Xi / Fire on the Plain; Jonas Trueba (1981), Quién lo impide; eta Claire Simon (1955), Vous ne désirez que moi.

Sail Ofizialean izango dira, baina lehiatik kanpo, Espainiako beste lau film ere: Carlos Saura, Rosa Rosae, La Guerra Civil; Manuel Martin Cuenca, La Hija / The Daughter; Alejandro Amenabar, La fortuna; eta Daniel Monzon, Las leyes de la frontera.

Aurten Zinemaldiari hasiera emango dion Zhang Yimou zinemagilea estreinakoz lehiatuko da Sail Ofizialean, baina Perlak sailean erakutsi izan ditu lau pelikula, eta 1997an epaimahai ofizialaren burua izan zen. Yi miao zhong film berriak, Txinako Iraultza Kulturalaren garaian lan esparru batetik ihes egiten duen gizon baten istorioa kontatzen du, eta urte askoan ikusi gabeko alabaren irudi batzuen bila ibiliko da. Wei Fan eta Yi Zhang aktoreek jokatuko dituzte filmeko pertsonaia nagusien rolak.

Thierry de Peretti zuzendari, aktore eta gidoilariaren Enquête sur un scandale d'Etat filmak narkotrafikoaz dihardu. Poliziaren ustelkeriaren lekuko den antzinako espioi baten garaiko kazetaritza ikerketa batean sakontzen du. Aktoreen artean dira, besteak beste, Roschdy Zem, Pio Marmade, Vincent Lindon eta Julie Moulier.

Michael Showalter The Big Sick pelikularengatik Oscar sarirako izendatua izan zen 2017an. Donostiara dakarren The Eyes of Tammy Faye filmak telebistako ebanjelista ospetsu baten goraldia eta gainbehera kontatzen ditu. Jessica Chastain, Andrew Garfield eta Vincent D'Onofrio dira aktore nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.