HILBERRIA. Ricardo Visus

Nafarroako ahots lirikorik preziatuena

BERRIA.
Ainhoa Larretxea Agirre.
2020ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Ahots lirikorik garrantzitsuenetako bat galdu du Nafarroak. Ortzegun gauean zendu zen Ricardo Visus tenorea (1931, Zarrakaztelu Nafarroa-2020, Iruñea), 89 urte zituela Iruñean. Musikan ibilbide luzea eginda zendu da Visus. Gazterik murgildu zen musikagintzan. Kantu gregorianoa abesten hasi zen, eta Pablo Sarasate kontserbatorioan egin zituen lehen urratsak. Handik Madrilera egin zuen musika ikasketak garatzeko. 1960an, Juan March fundazioaren beka bati esker, Milanera joan zen, eta han jarraitu zituen ikasketak. Italian bertanjaso zuen 1962an bere musika ibilbideko lehen saria: Gian Battista Viotti sariketako urrezko medaila.

Ikasketak bukatuta, Madrilera itzuli zen Visus. Han, Mendoza Lasalle konpainian eta Zarzuela Teatroan egin zuen ibilbidea. Alta, nazioarteko bertze hainbat oholtzatan ere ibili zen. Italian, Amerikako Estatu Batuetan eta Brasilen bertzeak bertze. Gainera,Igor Markevitx, Antoni Ros Marba eta Jesus Lopez Coboszuzendarien gidaritzapean ere abestu zuen. Musika ibilbideaz harago, irakasle gisa ere ibilbide luzea izan zuen. Minnesotako (AEB) Mooread unibertsitatean irakasle izan zen, eta eskola magistralak eman zituen. Iaz, bere artxibo denak eman zizkion Nafarroako Musika Artxiboari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.