Bero oldeak zenbaki «historikoak» utzi dituela dio Euskalmetek

inaut matauko rada
2022ko uztailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskalmet meteorologia agentziak adierazi du joan den bero oldean tenperatura «historikoak» neurtu dituztela.

Laudioko (Araba) meteorologia estazioan hartu zuen Euskalmetek tenperaturarik altuena, 43,5 gradu zentigradura iritsi baitzen termometroa astelehenean. Arrasaten (Gipuzkoa) eta Amurrion (Araba) 42,9 gradura iritsi ziren, eta Orozkon (Bizkaia), berriz, 42,4 gradura. Dezima bat gutxiago erregistratu zuten Bergaran (Gipuzkoa), 42,3, eta Behobian (Gipuzkoa) 42,1 gradura iritsi zen merkurioa. Oldearen amaiera ere nabarmendu du Euskalmetek, hogei minutuan hamabost gradu jaitsi baitziren leku batzuetan.

Aemet meteorologia agentziaren datuen arabera, Nafarroan Donezteben erregistratu zuten tenperaturarik altuena, astelehenean 42,4 gradu egin baitzituen. Iparraldean, Hendaiako (Lapurdi) Abadiako estazioak 41,9 gradu markatu zituen, astelehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.