Joseba Lekunberri. Eraisketari Ez plataforma

«Itzubaltzetako ondarea da hau, herriaren historia eta identitatea»

BERRIA.
gotzon hermosilla
Getxo
2023ko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo Itzubaltzetako Nagusien Etxea eraistea galarazten saiatu ziren berriro ere. Hainbat eragile daude Itzubaltzetako Nagusien Etxea eraistearen kontra. Eraisketari Ez plataformak uste du eraikina babestu behar dela, herriaren ondarea delako, eta herritarrek erabaki behar dutela nola erabili behar den.

Nondik dator Nagusien Etxearen inguruko gatazka?

Udalak eta Foru Aldundiak aspaldi erabaki zuten hemen belaunaldien arteko zentroa eraikitzea, eta horretarako bi eraikin horiek eraistea: Nagusien Etxea, eta kultur etxe, euskaltegi eta, okupatu ostean, gaztetxe izandako beste eraikina. Kultur etxea eta erretiratuentzako zentroa beste eraikin batera eraman nahi dituzte, eta gatazka hasi zen Nagusien Etxea erabiltzen zutenek adierazi zutenean ez zeudela horrekin ados.

Zuek eraikinak eraistearen kontra zaudete. Zergatik?

Hau Itzubaltzetako ondarea da, herriaren ondare eta historia. Eta pentsatzen dugu herritarrek erabaki behar dutela zer-nolako erabilera eman nahi dioten.

Izan ere, ondarea babesteaz gain, hari eman beharreko erabilera ere badago ezbaian, ezta?

Hori da. Nagusien Etxean lan izugarria egiten ari zen, baina, eraitsiz gero, egoitzarik gabe geldituko lirateke, eta eskaintzen dieten alternatiba ez da egokia.

Mobilizazioetan aurrera jarraitzeko asmoa duzue?

Urteak daramatzagu mobilizatzen. Bere garaian herri galdeketa ere egin genuen, eta 1.600 lagunek parte hartu zuten. Orain gure asmoa da aurrera jarraitzea lanak gelditu arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.