Euskarak arta behar du Tolosan, salatu dutenez

2022ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Euskarazko osasun arreta ez dago bermatuta Tolosaldean (Gipuzkoa). Uemak emandako datuek azaleratu dute, eta Galtzaundi euskara taldeak egin du salaketa. Osasun arloko lanpostuen %74k hizkuntza eskakizuna bete beharko lukete Tolosaldean, duen egoera soziolingustikoarengatik. Gaur egun %60an dago, baina eskualdeko klinika bakarrean, Asuncionen, medikuen %16,5ek baino ez dute egiaztatua hizkuntza eskakizuna. Eusko Jaurlaritzari eta Asuncion Klinikari eskatu diete «berehala esku hartzeko», eta Osakidetzan martxan dagoen Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana indarrean jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.