Irudia. Donostia

Euskara ikasteko deia, «ahalduntzeko» bidea delako

J.C. RUIZ / FOKU.
2019ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Euskaltegietako matrikulazio garaia zabalik dagoela, euskara ikasteko deia zabaldu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeek, euskaltegi sareekin elkarlanean. Kanpaina bat jarri dute martxan, lelo honekin: Euskararekin gehiago ahalko duzu. Nabarmendu dute euskara ikastea «ahalduntzeko» bide bat dela: «Euskara ikasiz, ikusezina zen mundu bat ikusgai bilakatzen da». Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuak ohartarazi du euskara ikastea «elkarbizitzarako» ekarpena dela. Irudian, erakundeetako eta euskaltegietako ordezkariak, atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.