HILBERRIA. Edmond Simeoni

Korsikako nazionalisten sinboloa

PIERRE MURATI.
ander perez zala
2018ko abenduaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Korsikako nazionalismoa berpiztu zuen Edmond Simeonik (Corte, Korsika, 1934 - Ajaccio, Korsika, 2018), anaia Maxekin batera. Simeoni 1960ko hamarkadan hasi zen militatzen Korsikaren eskubide politikoen alde, eta 1967an sortu zuen ARC Korsikako Ekintza Erregionalista. Historikoak bilakatu diren aldarrikapenei hasiera eman zieten garai horretan: Parisi eskatu zioten irlaren berezitasunak kontuan hartzeko, batez ere kultura eta hizkuntzarekin zerikusia zutenak, arriskuan baitzeuden, besteak beste, administrazioan eta hezkuntzan ez zutelako presentziarik.

Hainbat ekintza ezagunen egile izan zen; tartean, 1975eko udan ARCk Alerian egindakoa: Abuztuaren 21ean eta 22an, pied-noir baten kobazulo bat okupatu zuten, protesta gisa. Bi hildako izan ziren bi aldeen arteko tiroketan—biak poliziak—, eta zauritu bat autonomisten aldean. Kartzelan ia bi urte igaro ostean, politikan sartu zen, eta Asanbleako diputatu eta Bastiako kontseilari izan zen. Bihotz arazoengatik hil zen, atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.