Irudia Madril

Iritsi dira Madrilera pentsiodunak

KIKO HUESCA / EFE.
2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Jaka horia soinean, «nekatuta» baina jasotako babesarekin pozik, atzo iritsi ziren Madrilera irailaren 23an Bilbotik oinez joandako pentsiodunak. Espainiako hiriburuko Sol plazan batu ziren Andaluziatik abiatutako pentsiodunekin. Ondoren, Kongresura jo zuten, eta han oinetako batzuk utzi zituzten, beren aldarrikapenen ikur gisa. Gaur goizean manifestazioa egingo dute, pentsio duinak eta erosteko ahalmena bermatzen duen eguneraketa sistema eskatzeko. Hain zuzen ere, atzo iragarri zuen Espainiako jarduneko gobernuak 2020an %0,9 igo nahi dituela pentsioak. Abenduan egin nahi du, horretarako botoak lortuz gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.