GAKOAK

2019ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Hona hemen heriotzarekin eta eri hil hurrenen zaintzarekin lotutako hainbat kontzeptu:

Gaixo hil hurrena. Gehienetan, sei hilabeteko bizitza pronostikoa duen paziente bat hartzen da hil hurrentzat.

Eutanasia. Prozedura mediko bat da: sendagile batek paziente baten eskariari erantzunez, droga bat jartzen dio, eta horren bidez heriotza eragiten dio. Espainiako eta Frantziako legeriek ez dute legeztatua.

Suizidio lagundua.Medikuak pazienteari ematen dio heriotza eragiteko droga, eta hark bere kabuz hartzen du.Espainiako eta Frantziako legeriek ez dute legeztatua.

Zaintza aringarriak. Gaixotasun batek sendabiderik ez duenean sintomak tratatzeko ematendiren zaintzak dira.

Sedazioa. Pertsona bati konortea galarazten zaio, botiken bidez, heriotzaren atariko minak eta asaldura saihesteko.

Aurretiazko borondateen agiria. Adin nagusiko batek azken uneak iristean nola tratatua izan nahi duen jakinarazteko egiten duen dokumentua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.