Mayk esan du 'brexit'-aren epeei eutsiko dietela

2018ko irailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa brexit-ari buruz mintzatu zen atzo parlamentuan. Denbora igaro ahala, gero eta presio handiagoa jasaten ari da, baina hasieran ezarritako epeari eutsiko diotela esan zuen —akordioak urrirako egina egon beharko luke—. Dena den, Ulrike Demmer Alemaniako Gobernuko bozeramaileak atzo esan zuen «akordiorik gabeko egoera baterako» prestatu behar duela EB Europako Batasunak. Erresuma Batuko eta EBko negoziatzaileak gaur elkartuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.