Gutxienez 83 pertsona hil dituzte Iraken azken bost egunetan

Erredakzioa
2019ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Joan den ostiralean berpiztu ziren protestak Iraken, eta ondorioak hil hasierakoak bezain odoltsuak izan dira: gutxienez 83 pertsona hil dituzte bost egunean, gehienak estatuaren indarrek eta miliziek hildako manifestariak. Osasun arloko eta estatuaren indarretako iturriek jakinarazi zutenez, gutxienez hamalau manifestari hil zituzten herenegun gauean Kerbala hirian, baina gobernuak bakar baten heriotzaren berri eman du, eta Kerbalako gobernadoreak erran du «berri faltsuak» zabaltzen ari direla. Atzo dozenaka milaka lagunek protesta egin zuten Bagdadeko Tahrir plazan: hiriburuan ostiraletik egin duten protestarik jendetsuena. Irakasle eta abokatu taldeek grebarako deia egin ondoren, atzo hainbat sindikatuk adierazi zuten haiek ere lanuztera deituko dutela.

Hilaren 1ean hasi ziren manifestazioak, ustelkeriagatik eta egoera ekonomiko larriagatik protesta egiteko. Gobernuaren batzorde baten arabera, astebetean 157 pertsona hil zituzten, gehienak manifestariak. Arrazoi berberagatik berpiztu zen mugimendua joan den astean. Adel Abdelmahdi lehen ministroak atzo jakinarazi zuen dimisioa emateko aukera aztertuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.