Urkulluk jarrera «eraikitzailea» eskatu du

2019ko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Legebiltzarrean itauna egin zion atzo Elkarrekin Podemosek Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri alardeen gaiaren inguruan, eta hark jarrera «eraikitzailea» eskatu zien erakundeei eta eragileei. Emakundek, bestalde, esan du abiatu berri den legealdian oinarriak jarri behar direla «elkarrizketa» sustatzeko. Hondarribiko alardearen auziarekin lotuta berriz, tokiko EH Bilduk Bidasoko Hitza hedabidean argitaratu duen eskutitz baten bitartez jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondarribiko Alardearen gatazka bideratzeko jarri zuen pertsonari kontratua amaitu zaio eta eten egingo da hark hasitako prozedura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.