Albistea entzun

Diputatuek eta senatariek dute erretreten erreformaren azken hitza

Testu bateratu bat josteko gai izan da Frantziako Parlamentuko batzorde misto paritarioa. Asanblean gehiengoa ziurtatuta ez dagoenez, gobernuak ez du baztertu 49.3 artikulua erabiltzea
Baionako karriketan atzo goizean egindako manifestazioa. Gaur ere protesta eginen dute, suprefeturan.
Baionako karriketan atzo goizean egindako manifestazioa. Gaur ere protesta eginen dute, suprefeturan. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko martxoak 16

Amaierara iritsi da erretreten erreformaren eztabaida Frantziako Parlamentuan. Elisabeth Borne lehen ministroak azken unean bozketa eragozten ez badu —Frantziako konstituzioaren 49.3 artikulua erabiliz—, erretreta 62 urtetik 64ra atzeratzen duen legegaiari buruzko azken hitza izango dute gaur goizean senatariek, eta arratsaldean diputatuek. Senatuan ziurra dirudi erreformaren aldekoen garaipenak, dagoeneko behin bozkatu dutelako erreformaren alde. Baina ez dago batere garbi zer gertatuko den Asanblean, eskuineko diputatu batzuek ez dutelako bat egiten buruzagitzaren baiezkoarekin.

Atzokoa egun luzea izan zen erretreten erreforman modu batera edo bestera esku hartzen ari diren eragileentzat. Batetik, sindikatuentzat eta haien deiari jarraituz zortzigarren egunez kalera atera ziren ehunka mila herritarrentzat eta greban daudenentzat. Bestetik, gobernuko eta LR Errepublikanoak eskuineko alderdiko buruzagientzat; lan franko egin behar zuten legegaiari buruzko zalantzak dituzten diputatuak erreformaren aldera lerrarazteko —edo, besterik ez bada, abstentziora jotzeko—.

Baina foku nagusia Asanblearen egoitzan izan zen, han bildu baitzen Frantziako Parlamentuko CMP batzorde misto paritarioa. Asanbleako zazpi kide eta Senatuko beste zazpi daude batzorde horretan, eta haien lana zen bi ganberek proiektu beraren moldaera desberdinak onartzen dituztenean testu bateratu bat jostea. Goizeko bederatzietan hasi zen bilera eta 17:30 aldera gai izan ziren testu bateratu bat hitzartzeko. Aldeko botoa eman zuten Emmanuel Macron sostengatzen duten zentro-eskuineko alderdietako bost ordezkariak eta LR Errepublikanoak eskuineko alderdiko bostak; kontrakoa, berriz, ezkerreko hirurek eta eskuin muturreko bakarrak.

Eskuina limurtze aldera, gobernuko alderdiek aldaketa batzuk egin dituzte urtarrilaren amaieran aurkeztutako lege proiektuan. Horien artean daude lan ibilbide luzeak dituzten guztiek 43 urte kotizatu ondoren erretreta hartu ahal izatea, 55 urte baino gehiago duten langileentzat kontratu finko bereziak sortzea (CDI senior deitutakoak), eta haurrak zaintzeko enplegua utzi behar izan duten emakumeen pentsioak hobetzea.

Erreferendum bat?

Proiektuak aurrera egingo balu, dela bozketa baten dela 49.3 artikuluaren bidez, indarra hartzen ari da hari aurre egiteko beste modu bat: ekinaldi partekatuko erreferendum bat. 2008an egindako aldaketa batean sartu zen halako tresna bat Frantziako Konstituzioan. Horretarako beharrezkoa da parlamentarien bosten batek proposatzea —gutxienez 185 diputatu eta senatari-, eta hautesleen hamarren batek izenpetzea (4,87 milioi lagun).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

VW Landabeneko hauteskunde sindikalak, joan den otsailean. ©Jagoba Manterola / FOKU

Hegoaldean lehen indar sindikala da ELA, eta Nafarroan indartzen ari da

Iñaut Matauko Rada

Hego Euskal Herrian ordezkari gehien dituen sindikatua da ELA: 8.920 ditu. Bigarren indarrak halako bi ditu ia, CCOOk 4.919 ordezkari baititu.

Barazki eta fruitu denda bat Madrilen. ©JAVIER LIZON / EFE

Inflazioa %3,2ra apaldu da maiatzean Espainian

Irune Lasa

Azpiko inflazioak ere bost hamarren egin ditu behera, %6,1eraino.

Galapago uharteetako dortoka erraldoi bat, 2021ean. ©DANIELA BRIK / EFE

Zorra murriztea, natura zaintzearen truke

Iñaut Matauko Rada

Ekuadorrek zor publikoa 1.100 milioi dolar apaltzea lortu du, Galapago uharteak zaintzearen truke. Halako tratuak egin izan dira, baina klima aldaketak jotako herrialdeentzat aukera izan daiteke etorkizunerako.

Kevin McCarthy Ordezkarien Ganberako presidente errepublikanoa, zorraren mugari buruz negoziatzen. ©Yuri Gripas / Efe

Zorraren mugaren ituna, AEBetako Kongresuko kideen esku

Iker Aranburu

Joe Bidenek eta errepublikanoek asteburuan lortu dute akordioa AEBek bere zorra handitu ahal izateko, eta orain beren alderdikide askoren uzkurtasuna gainditu behar dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...