Donostiako 67. Zinemaldia. KRITIKA. Sail Ofiziala

Suteak mapa emozionalean

Mikel Zumeta.
2019ko irailaren 25a
00:00
Entzun

'Il pleuvait des oiseaux'



Zuzendaria: Louise Archambault. Herrialdea: Quebec. Iraupena:124 minutu.

Quebecetik datoz txoriak, amiltzen, mezulariak balira bezala, hondamendien oinazeak irudikatuko dituzten txoriak, bonbardaketa batean bezala.

Louise Archambaulten filmak Quebeceko basoetan murgilduko gaitu, esparru natural galduan, basa munduaren ertzean. Bertan, bizirauleak topatuko ditugu, azken hondarrak, denbora geldian geratu diren pertsonak. Filmaren protagonistak dira, mito bilakatu direnak, hezur-haragizkoak izan beharrean kontakizun edo mito izatera pasatu direnak, oroitzapen bat.

Protagonistak adin nagusiko pertsonaz osatutako taldetxo bat eta bazterrak nahasten ibiliko diren bi gazte dira. Horietako batek iraganaz tira egingo du garai batean bertan gertatutako sute handien inguruko informazio bila.

Garai hartako suteek memoria kolektiboan izugarrizko oinazea utzi zuten, familiak desegin, egoera dramatikoak sortu, eta biztanleriaren mapa emozionala behin betirako baldintzatu.

Filmak bi maitasun istorio azalduko ditu; batek aurrera egingo du, bestea erdibidean galduko den bitartean. Aurrera egingo duen istorioak unerik ederrenak eskainiko dizkigu. Naturaz erakutsiko dizkigun plano eta argazki itzelez gain, On golden pod pelikula gogora ekar dezake tarteka. Filmean adin nagusiko bikote baten maitemintze prozesua biziko dugu, maitasunak eta sexuak adinik ez dutela ikusaraziz. Bestaldetik, bizitzari eta heriotzari aurre egiteko modu desberdinez jardungo zaigu: noiz arte bizi, eta nola, bizitzeko eta hiltzeko modu duinen inguruko gaia mahai gainean jarriz.

Film interesgarria da orokorrean, mantsoa agian, eta trama ez oso argia duena: pertsonaia bat azaldu gabe desagertuko da, beste batek guztiz sinesgarria ez den jarrera izango du... Gidoiak erabat sinesgarria izatera heltzeko lanak izango ditu. Hala ere, zauriak zainduz gero sendatzeko moduan daudela helarazi nahiko digu filmak, eta inoiz ez dela berandu bizitzan gogor egiteko.

Zer nahi duzue esatea, filmak bere zerak ditu, baina Quebec Quebec da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.