Antigorputzetan positibo eman dute langileen %6,9k

2020ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuakprobak egin zizkien 12.000 osasun langile ingururi, eta emaitzek adierazi dute horietatik %6,9k COVID-19aren aurkako antigorputzak garatu dituztela. Gobernuak bultzaturiko seroprebalentzia ikerketa herrialdeko osasun langileen eta arlo soziosanitarioko langileen artean egin dute. Atzo aurkeztu zutena ikerketaren lehen fasea izan zen,ekainaren bigarren hamabostaldian eta uztailaren hasieran egina. Bigarren fasea udazkenean egingo dute. Bestalde, Osasunbideak PCR probak egin dizkie osasun langileen %72ri pandemia hasi zenetik ekain erdialdera bitartean. Orotara, 10.190 PCR test egin dituzte, 8.169 langileren artean, eta beste 8.511 test azkar antigorputzak atzemateko. Emaitzen arabera, 776 positibo atzeman dituzte langileen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.