Amnistiaren aldeko aldarria entzunarazi dute Bilboko kaleetan

Euskal preso eta iheslariek eginiko «borroka» azpimarratu dute AEMren martxan, eta haien guztien askatasunaren alde mobilizatzera deitu dute

Bilbon atzo arratsaldean eginiko mobilizazioa, AEMk deituta. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Erredakzioa
Bilbo
2018ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Gudariak direlako! Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera lelopean egin zuten manifestazioa atzo arratsaldean Bilboko erdiguneko kaleetan, AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta. Aurreko urteetan bezala, Bilboko Aste Nagusia baliatu dute AEMko kideek euren aldarrikapenak entzunarazteko. Ezker abertzalearen ildo ofizialarekin kritiko direnetako batzuek osatzen dute taldea. Ildo ofizialeko Kalera Kalera dinamikakoek, berriz, herenegun egin zuten mobilizazioa Bizkaiko hiriburuko kaleetan. «Preso guztien» askatasuna helburu izango duen «bide orri bat» adostera deitu zuten.

AEMkoek, berriz, manifestaziora begira eginiko agirian dei egin dute amnistiaren alde «borrokatzera». Azpimarratu dute ihesean eta espetxean dauden «gudari» guztiek libre izan behar dutela, independentzia eta sozialismoaren alde, langileen eskubideen eta euskararen alde, eta estatuen errepresioaren aurka eginiko ekarpenengatik, besteak beste

Irailaren 9an, Donostian

Irailaren 9an, Donostiako arraunestropaden bigarren igandean mobilizatuko dira AEMko kideakbeste behin. Bulebarretik abiatuko da manifestazioa, 13:00etan, Gudariak direlako, amnistia osoa lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.