Albistea entzun

Kutxa Bira Argentinatik abiatu da, eta Euskal Herria zeharkatuko du

Iparra Hegoak antolatu du egitasmoa, eta euskararen aldeko ekitaldi batzuk bertan behera geratzearen «galera emozionalak» konpentsatzea du xede
Kutxa Bira egitasmoaren hasiera, atzo, Argentinan.
Kutxa Bira egitasmoaren hasiera, atzo, Argentinan. IPARRA HEGOA Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2021eko martxoak 21

Barruan euskarari lotutako hainbat mezu izango dituen kutxa batek herriz herri ibilbide bat egitea. Horixe da Kutxa Bira ekinbidearen funtsa. Carmen de Patagonesen (Argentina) ekin zion atzo ibilbideari, eta Euskal Herriko eta diasporako 70 bat herritatik igaroko da, maiatzaren 30ean Seguran (Gipuzkoa) amaitu arte. Iparra Hegoa taldeak antolatu du egitasmoa, eta, besteak beste, BERRIA izan du laguntzaile.

Kezka edo hutsune batetik abiatu zen ekinbidearen ideia, Pello Aranzabal Iparra Hegoa elkarteko kideak azaldu duenez. Ikusi dute euskararen aldeko hainbat egitasmo —Herri Urrats, Nafarroa Oinez, Nafarroaren Eguna, Korrika...— bertan behera geratu direla pandemiaren ondorioz, eta Aranzabalek uste du horrek «galera emozionalak, nortasunari eta euskalduntasunari lotutakoak» eragin dizkiela. Kutxa Biraren bidez, hutsune horiek estaltzea dute helburu, jakin arren ekitaldi horiek «ordezkaezinak» direla. Beste hainbat helburu ere lotu dituztela uste du: ilusioa piztea, hizkuntzarekiko lotura bultzatzea, harremanak sendotzea...

Mezuz beteta

Kutxak, barruan, Amets Arzallus bertsolariaren Hitza da gure lurra mezua eramango du. «Hizkuntza da oraingoz munduak eskaini digun bizileku bakarra; hitza da gure lurra», adierazi du Arzallusek testuan, besteak beste. Kutxa gelditzen den herri guztietan irakurriko dute, eta herri bakoitzak bere mezua ere sartuko du, Aranzabalek azaldu duen gisan: «Nahi duguna da herri bakoitzak bere ametsak sartzea kutxa honetan». Kutxari ongi etorria emateko, hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte herrietan.

Bizi gira... kutxa bira! lelopean, Kutxa Birak apirilaren 8an ekingo dio Euskal Herriko ibilbideari, Baionan. Maiatzaren 30ean Segurara iritsi baino lehen, Euskal Herriko hamaika herritan ez ezik, Reauko (Frantzia) espetxean eta Bartzelonan ere izango da. Ekinbidea behin soilik egitekoak direla ziurtatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Koronabirusaren biktima bat lurperatzen, Brasilgo Manaos eskualdeko Nossa Senhora Aparecidako hilerrian. ©Raphael Alves / EFE

Izurria hasi zenetik hiru milioi lagun hil eta 139 milioi kutsatu dira mundu osoan

Ion Orzaiz

Egun bakarrean 600.000 kutsatze eta 12.000 heriotza izan direla jakinarazi du Johns Hopkins unibertsitateak. OMEk ohartarazi du transmisio tasa «gorenean» dela

Guardia Zibila Aroztegiko proiektuaren aurkako kanpaldia egiten ari diren lekuan, atzo ©iñigo uriz

Guardia Zibila Aroztegiaren aurkako kanpaldian agertu da, baina ez dute hustu

Irati Urdalleta Lete

Gaur elkarretaratzea egingo dute Lekarozen, 228 etxebizitza, hotel bat eta golf zelaia eraikitzeko proiektua gelditzeko.

Zenbait anbulantzia, Donostia ospitaleko larrialdietako sarreran. ©GORKA RUBIO / FOKU

Egun bakarrean 116 lagun ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian

Ion Orzaiz

985 kasu gehiago atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta positibo tasa %7,9 da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna