Europan, eskuineko populismoak gora egin du pandemian

2021eko abenduaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Koronabirusaren pandemiak handitu egin du eskuineko indar populisten babesa Europan, Alemaniako Midemeko ikerketa baten arabera. Hamabi herrialdetako alderdiek eta mugimenduek sare sozialetan jarritako mezuak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute pandemia mobilizaziorako faktore bilakatu dela horientzat: «Eliteak kritikatzeko bide gisa erabiltzen dute».

Hans Vorlaender ikerlari eta Midemeko zuzendariak komunikatu baten bidez azaldu zuenez, «eskuineko populista gehienek» pandemia erabili egiten dute «gainontzeko alderdien aurrean alternatiba bakar gisa aurkezteko».

Aztertu dituzten alderdien artean daude Lega (Italia), Vox (Espainia) eta AfD Alemaniarentzako Alternatiba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.