Asteartean izenpetuko dute Seaskako irakasleen akordioa

Erredakzioa -

2019ko uztailak 12
Seaskak, Frantziako Hezkuntza Ministerioak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak asteartean izenpetuko dute irakasle postuen akordioa. Horren arabera, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak datorren ikasturterako beharrezkoak lituzkeen 30 irakasleetatik 12,5en soldatak ordainduko lituzke Frantziako Gobernuak, eta beste zazpi finantzatuko lituzke trebakuntza aldian.

Horixe agindu du Parisek, eta azken orduko aldaketarik ezean, hala izenpetuko dute hiru erakundeek astearte eguerdian, Baionako Departamendu Kontseiluko kaserna handian egingo duten ekitaldian. Bertan parte hartuko dute hil honen hasierara arte Seaskako presidente aritutako Paxkal Indok, Bordeleko Akademiako errektore Olivier Dugripek eta EPPko lehendakari BeƱat Arrabitek.

Aurten ere luze jo dute negoziazioek, hiru aldeek kopuru ezberdinak proposatzen baitzituzten. Azkenean, Seaskak eskatutako kopuruetara hurbildu da Hezkuntza Ministerioa: hemeretzi postu bere gain hartzeko eskatu zion ikastolen elkarteak. EEPk 14,25 posturen kalkulua egin zuen. Hiru urtean behin berritzen dute ituna hiru erakundeek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna