Katalunia

Auzipetzeen eztabaida atzeratuta, Gorenaren akats baten ondorioz

Igor Susaeta.
2018ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak atzorako deitu zituen Kataluniako prozesu subiranistaren harira auzipetutakoen defentsak. Defentsek jarritako helegiteei buruz ziren eztabaidatzekoak apelazio aretoan, eta, bide batez, magistratuak auzipetze autoa irmoa den ala ez baieztatzekoak ziren. Baina Gorenak ez dio alegazioak aurkezteko behar beste denborarik eman Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentearen defentsari, eta abokatuek helegitearen tramitazioan gertatutako akatsaren berri eman dute. Beraz, ez zuten eztabaidatu, eta, datarik zehaztu gabe, apelazio aretoak erabakia geroratzea erabaki du.

Espainiako Prozedura Kriminalerako Legearen 384 bis artikuluak dioenez, kargu publikoa etengo diote pertsona bati matxinada delituagatik auzipetzen eta kartzelatzen badute. Horretarako, baina, auzipetze autoak irmoa izan beharra dauka. Irmoa bada, zuzenean eragingo lieke Josep Rull, Jordi Turull, Raul Romeva, Jordi Sanchez eta Oriol Junqueras Kataluniako Parlamentuko diputatuei. Ikusteke dago, ordea, zer gertatzen den Carles Puigdemont eta Antoni Cominen kasuan. Haiek ere parlamentariak dira; matxinada egozten die Pablo Llarena Goreneko epaileak, baina ez daude behin-behineko kartzelaldian. Hala eta guztiz ere, Llarenak dio neurriak haiei ere eragingo liekeela .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.