Rull, Turull eta Forn Kataluniara bidean dira

2018ko uztailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Josep Rull, Jordi Turull eta Joaquim Forn kontseilari kargugabetuak Kataluniara bidean dira atzodanik, eta hiru politikariak Sant Joan de Vilatorradako (Herrialde Katalanak) Lledoners kartzelara lekualdatuko dituzte; bihar iritsiko dira, Espainiako Espetxe Erakundeak jakinarazi duen egutegiaren arabera.

Lledonersera iristean, Oriol Junquerasekin, Jordi Sanchezsekin, Jordi Cuixartekin eta Raul Romevarekin egongo dira—iragan astean egin zuten bidaia—. Carme Forcadell eta Dolors Bassa Puig de les Basses kartzelan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.