Itsas Salbamendu Humanitarioa, Khiosetik kanpora

2023ko martxoaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aita Mari erreskate ontzia kudeatzen duen Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak Greziako Khios errefuxiatuen kanpalekua utzi behar izan du, Greziako Gobernuak han lan egiteko jarri dizkien baldintza burokratikoak betetzea «ezinezkoa» dela salatu ondoren. Kanpalekuko ospitalean egiten zuen lan GKEak, baina azaldu dute joan den abenduan gobernuak jakinarazi ziela han lanean jarraitzeko erregistro berri batean izena eman behar zutela. Horretarako, esaterako, haien jarduera aztertzeko kanpoko ikuskaritza bat kontratatu behar dute, eta GKEak dio hori ezin dutela ordaindu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.