EGUTEGIA

2019ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Brexit-aren data apirilaren 12a da, gaur-gaurkoz. Datorren astea, hortaz, erabakigarria izango da.

Astelehena, hilaren 8a

Komunen Ganberak joan den asteazkenean onartutako lege proiektua onartzekoak diraLorden Ganberan. Horren arabera, Erresuma Batuko Gobernuak eskatu beharko dio EB EuropakoBatasunari atzera dezala dibortzioaren eguna.

Asteartea, hilaren 9a

Lordek legea onartzen badute, Theresa Mayk atzerapenari buruzko planaren berri emango dio parlamentuari, eta proposamena bozkatuko dute.

Asteazkena, hilaren 10a

Europar Kontseiluaren premiazko bilera egingo dute brexit-ari buruz. Atzerapen posibleaz erabaki bat hartzekoak dira.

Osteguna, hilaren 11

Europar Kontseiluaren goi bileran erabakitakoaz mintzatuko zaie May diputatuei, parlamentuan.

Ostirala, hilaren 12a

Europar Kontseiluak atzerapenik onartzen ez badu, Erresuma Batuak EBtik atera beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.