Ane Azkonak sendagiria jaso du, belaunetik osatuta

2021eko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Iraia Iturregik jokalari garrantzitsu bat berreskuratuko du denboraldiko azken hilabeteetarako: Ane Azkona. Aurrelariak eskuin belauneko lotailu gurutzatua apurtu zuen iazko maiatzean, pandemiak liga eten ostean taldeak egindako entrenamenduetako batean: «Hilabete gogorrak izan dira, baina, aldi berean, asko ikasi dut», adierazi zuen atzo aurrelariak. Azkona aurreko sasoiko ezusteetako bat izan zen talde zuri-gorrian. Bigarren taldearekin hasi zen jokatzen. Baina lehen taldean lekua egin, eta bost gol sartu zituen. Klubak 2023ra arte berritu zion kontratua, eta etorkizuneko jokalari bat dela berretsi. Zuri-gorriek COVID-19agatik atzeratutako neurketa jokatuko dute larunbatean, Betisen zelaian (17:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.