ROLAK

2022ko irailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ahobizi. Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute ahobiziek, eta lehen hitzak beti euskaraz egitekoa. Elkarrizketa elebidunetan euskarari eusteko saiakera ere egingo dute.

Belarriprest. Gaitasunaren eta aukeren arabera erabakiko dute noiz eta norekin euskaraz egin. Hala ere, euskara dakitenek eurei euskaraz egin diezaieten eskatuko dute.

Arigune. Euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko dute une oro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Entitateko kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen bitartean, baina ariketa modu kolektiboan egingo dute ariguneetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.