Sortuk Brouard eta Muguruza oroituko ditu azaroaren 20an

2015eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Urtero legez, Santiago Brouard eta Josu Muguruza hartuko ditu gogoan ezker abertzaleak hilaren 20an, hil zituzteneko urteurrenean. Sortuk manifestazioa antolatuko du Bilbon, eta 19:30ean abiatuko da Brouarden kontsulta zegoen tokitik; hots, Errekalde zumarkalearen eta Juan Ajuriagerra kalearen arteko kantoitik.

Sortuko Amaia Izkok eta Mikel Etxaburuk adierazi dutenez, aurtengo urteurrena bat etorri da «frankismoaren erreformatik eratorritako estatu ereduaren krisialdi sakonarekin». Erregimen zaharrarekiko «haustura» proposatu zuen ezker abertzaleak orduan, eta, berrogei urte geroago, hautu hori berretsi nahi du Sortuk, Etxabururen esanetan: «Espainiaren kateak hautsi behar ditugu, gure geroaren jabe egiteko eta independentzia eta sozialismoari ateak irekitzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.