Emakume bat etxegabetu dute Arteagan, seme-alabekin

Erredakzioa
2022ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
50 bat herritar bildu ziren atzo goizean Arteagan (Bizkaia), familia bati sostengua agertzeko. Izan ere, emakume bat etxegabetu zuten; haren hiru seme-alabarekin bizi da, eta horietako bi adingabeak dira.

Atariaren aurrean eseri ziren herritarrak, Nire seme-alaben etxea defendatuko dot mezua zuen pankarta batekin. Ertzainak herrian ari ziren bueltaka goizetik. Poliziek ataritik kendu zituzten protesta egiten ari ziren auzoak, eta azkenean, familia kalean utzi zuten.

Kaleratzerik Ez taldearen arabera, zantzuak dituzte indarkeria matxistarekin lotuta dagoela emakume horrek etxea galtzea ekarri duen auzia, eta horren berri eman nahi izan dute. Izan ere, emakumea dibortziatuta dago, eta, indarkeria fisikoa salatu ez badu ere, irainak eta «indarkeria ekonomikoa» pairatu dituela adierazi dute. Funtsean, etxegabetzea eskatzeko arrazoia emakume horri «min ekonomiko eta psikologikoa» ematea dela deitoratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.