Mobilizatzen jarraituko dute Elecnorren

2019ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Elecnor Telecomunicacioneseko langileek mobilizazioekin segitzen dute Araban, eta atzo laugarren greba eguna egin zuten, lan baldintzak hobetzeko. Telefonicaren azpikontratak lan baldintzak duinduko dituen akordio bat negoziatzeari uko egiten jarraituko balu, azaroaren 22an beste greba egun batera deituko lukete, eta horren ostean, aurrerabiderik gabe jarraituko balute, greba mugagabera deituko lukete abenduaren 9tik aurrera.

Elecnorreko langileen ordezkariek salatu dute «azken urteetan enpresan beldurraren politika gailendu dela, ordaindu gabeko aparteko orduekin, ordaindu gabeko guardiekin, izoztutako soldatekin...». Itun duin baterako eskari hauek dituzte langileek: «Erosteko ahalmena galtzeari uztea, guardiak behar bezala ordaintzea, Bizkaiko eta Gipuzkoako baldintzetara berdintzea eta Gasteizko lantokian bertan ematen den diskriminazioarekin amaitzea». Hobekuntza horiek ukatzeko, enpresak arrazoi ekonomikoak argudiatzen dituela-eta,LABek bidalitako agirian langileen ordezkariek salatu dute enpresak «2018an soilik 28 milioi euro banatu zituela lagunen artean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.