Netanyahuren kontrako epaiketa, bertan behera

2020ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Benjamin Netanyahu Israelgo jarduneko lehen ministroaren kontrako epaiketa bertan behera geratu da. Gaur zen hastekoa epaiketa, baina, koronabirusaren eraginez, maiatzaren 24ra atzeratu dute. Amir Ohana Justizia ministroak herenegun ezarri zuen «emergentzia egoera», eta, horren ondorioz, auzitegietako lana eten dute. Hamar lagun baino gehiago elkartzeko debekua ezarri dute, besteak beste. Israelen 200 lagun daude kutsatuta, horietatik bi oso larri.

Netanyahu iruzurra, eroskeria eta uste onaren iruzurragatik dago akusatuta. Hiru urte luzez ikertu dute jarduneko lehen ministroa, eta urrian galdekatu ostean, azaroaren 21ean jakinarazi zuten «nahikoa froga» zeudela inputatzeko. Netanyahuk esan du errugabea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.